EIPKren adierazpena:
Euskal Herrian luzaz pairatutako gatazka
politikoak eta haren ondorioek soluzioa behar dute. Konponbidearen alde
urratsak egiteko garaia da, eta guk ere Euskal Herriaren geroari
itxaropenez eta ilusioz begiratu nahi diogu. Inoiz inork bere
sorterritik ihes egin behar ez dezan.
Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren
helburua, garatu beharreko prozesu demokratikoaren baitan,
erbestearekin behin betiko amaitzea da.
Helburu hori, ez da bat-batean, egun
batetik bestera lortuko. Gezurra badirudi ere, bakeak eta konponbideak
etsaiak dituzte. Baina bidea egiten ari gara, eta horretarako, hain
zuzen, egin zuen ekarpena gure Kolektiboak joan den urteko ekainean
Biarritzen egindako ekitaldian.
Bide orria aurkeztu genuen, gatazkaren
konponbide orokorraren baitan, etxerako bidea hartzeko. Orain,
plazaratutako egitasmoa egituratu eta gauzatzeko ordua iritsi da;
zentzuzko deboran iheslari guztien etxeratze mailakatua egiteko.
Argi dago Frantziak eta Espainiak
oraindik ez dutela bat egiten guztiok irabaziko genukeen prozesu
demokratiko baten egituratzearekin. Herri hau, errepresio eta
biolentzian, iraganean, bizitzera kondenatu nahi dute. Alta, Euskal
Herrian eta nazioartean, indarrak biltzen ari gara, egiten den urrats bakoitza atzeraezina izan dadin, eta aukera berriak ireki ditzan.
Herrian eta nazioartean, indarrak biltzen ari gara, egiten den urrats bakoitza atzeraezina izan dadin, eta aukera berriak ireki ditzan.
Gatazkari soluzio orokorra ematea nahi
du herriak, eta askatasunean bizitzeko duen nahia etengabe adierazten
du. Aurrerapausoak eskatzen ditu. Horregatik, gure urratsak Euskal
Herrian kokatzen ditugu, euskal herritarrek
konponbiderako duten nahia eta beharra oinarri izanik. Herriarekin batera bidea egin nahi dugu!
konponbiderako duten nahia eta beharra oinarri izanik. Herriarekin batera bidea egin nahi dugu!
Konponbiderako ekarpena aurkeztu
genuenetik eragile politiko eta sozialekin izandako harremanetan babes
handia jaso dugu, honela, bide orria gauzatzen hasteko erabakia hartu
dugula jakinarazi nahi diogu Euskal Herriari.
Zailtasunak ditugu oraindik gure
kolektiboa osatzen duten kide guztiak etxeratzeko, baina aukera
eskaintzen duten egoerei gaurdanik soluzioak ematen hasteko hautua egin
dugu. Beraz, gaurko egunetik aurrera gure sorterrietako
kaleak betetzen hasiko gara. Gaurtik aurrera gure sorterriko plazetan ere ikusiko gaituzue berriro.
kaleak betetzen hasiko gara. Gaurtik aurrera gure sorterriko plazetan ere ikusiko gaituzue berriro.
Konpromisozko urratsa da, bide oso bat
egin nahi duena. Guztion artean lortu behar dugu azken iheslaria
etxeratzerainoko dinamika iraunkor eta sendo bat sortzen. Konponbide
prozesua garatzeak, ezinbestean, preso eta iheslari guztien etxeratzetik
pasa behar duelako.
Blokeo guztien gainetik ilusioz eta
indarrez aurrera jarraitzeko mezua helarazi nahi dugu. Gero eta gehiago
gara konponbide prozesuak itxikeria guztien gainetik aurrera egitea nahi
dugunok. Herritar bakoitza da askatasunerako giltza.
Badakigu, beraz, ez gaudela bakarrik
bide hau egiteko orduan. Hurbileko ditugu erbestean izan diren lagun
horiek guztiak, hurbileko ditugu ere elkartasuna erakutsi diguten milaka
eta milaka herritarrak eta hurbileko izan nahi dugu, begirunez,
agertoki justu eta baketsua nahi duen herritar oro.
Aske izateko joan ginen eta aske izateko itzultzen hasi gara, denok izan gaitezen
libre!
Herriarekin batera konponbide prozesua bultzatzera goaz!
libre!
Herriarekin batera konponbide prozesua bultzatzera goaz!
Herria dugu arnas
Euskal Herrian, 2014ko martxoaren 22an
Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina