2014(e)ko martxoaren 28(a), ostirala

Azken ostirala iheslari askoren etxera itzulera bihurtu da, Zegaman ere bai

23 urteren bueltan Gurutze Tartalo Etxen.

Azken ostiraleko preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko ohiko elkarretaratzeak hitzordu garrantzitsu bihurtu dira Euskal Herriko hainbat txokotan. Iheslari askok erbestea utzi eta euren herrirako bidea hartu dute, etxerako bidea.
     Gurutze Arrondo ere Zegamara itzuli da gaur. 23 urte atzerrian eman ondoren, herrira itzuli da. Herria dutelako arnas, herrira datoz!! Ongi etorri!
     Joan den martxoaren 15ean ehun iheslari ohi baino gehiagok agerraldia egin zuten Altsasun egun erbestean bizi diren euskalherritarren etxeratzean euren babesa eskaintzeko. Egun batzuk geroago iritsi zen Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren EIPKren iragarpena Arrangoitzen egindako ekitaldian.
     Era mailakatuan, etxera itzulerako bideari ekingo ziotela azaldu zuten.

1 iruzkin:

  1. Aske izateko joan zineten eta aske izateko itzuliko zeate. Ongi etorri!!!

    ErantzunEzabatu